BASAURI BIZIRIK Herriko Taldeaken kulturaren aldeko apustua.

Basauri Bizirik

Basauri BizirikHerriko Taldeakek zenbait kultur eta kirol ekitaldi antolatuko ditu urriaren 9 eta 17 artean, Basauri Bizirik lelopean. Ohiko jai batzuk ospatu ezin izanak ez du esan nahi geldirik geldituko garenik. Kulturaren sustapena eta ekitaldiotan basauritarren parte hartzea Herriko Taldeak osatzen dugun 16 kuadrilek ukaezintzat ditugu.Basauri Bizirik-en programak 30 ekitaldi inguru ditu. Bederatzi egunetan zehar kontzertu, musikal, zirku, kirol ekitaldi eta hainbat motatako ikuskizunak izango ditugu. Adin eta gustu guztientzat prestatutako programa da, edozein basauritarrek gozatzeko modukoa.

Ekimen guztiak ingurune seguruan ospatuko dira, Social Antzoki eta Solobarriako karpan batik bat. Horrez gain Bizkotxalden eta herriko beste toki batzuetan ere ekitaldiak antolatuko dira. Bihar 17:00etatik aurrera, urriak 1, gonbidapenak Social Antzokiko lehiatilan jaso ahal izango dira. Xehetasun guzti horiek gure sareetan, herrian zehar dauden karteletan eta “Herriko TaldeApp” (Android eta IOS) aplikazioan aurki daitezke.

Beti bezala, Herriko Taldeakek, Basaurin pentsatzeari utzi gabe, gurekin elkarlanean urteak daramatzaten elkarte eta artistak kontuan hartuta.

Basauri bizirik dagoela uzteko modu heberik ez zaigu bururatzen.

#BasauriBizirik

Basauri Bizirik

Similar Posts

  • Sanfaustoak ez ospatzea adostu dute Basauriko Udalak eta Herriko Taldeakek

    Basauriko Udalak eta Herriko Taldeak osatzen duten 16 kuadrillek sanfaustoak ez ospatzea adostu dute. Batetik, osasun arlotik ohartarazi dutelako udaren ostean birusa berriro ager litekeela; eta, bestetik, pertsonen arteko segurtasun-tarteari eta kontaktuari dagozkion neurriek indarrean jarraituko dutelako «normaltasun berria» delakoan zehar. Oso erabaki zaila izan da, baina sakon hausnartu dugu, eta arduraz jokatu nahi izan…

  • Herriko Taldeak-eko Zuzendaritza Batzordea

    Hemen aurkezten dizuegu 2017 urterako gaur aukeratu den Herriko Taldeak-eko Zuzendaritza Batzordea, 14 boto positiborekin: LEHENDAKARIA: Aritz Urtiaga Gorostiaga (ITSASLAPURRAK) LEHENDAKARI-ORDEA: Diana García García (ALAIAK) DIRUZAINA: Jon Zugazagoitia Sagarduy (MOZKORAK) IDAZKARIA: Raquel Martín Quintial (ALDATXA) BATZORKIDE: Roberto Almanza Martinez (HAUSPOAK) BATZORKIDE: Saioa Medina Varela (ZIGORAK) BATZORKIDE: Ruth Cuesta Martín (BASAJAUNAK) BATZORKIDE: Aratz Buitron Ayerdi (EDURRE)…

  • Herriko Taldeak-en batzorde berria

    Herriko Taldeak-en batzordea aukeratzeko bozketa izan da. Aurkeztu den kandidatura bakarra irabazlea izanik. Ontzak eta Zoroak izan dira abalak. 2014 ko batzordea osatzen dutenak hauek dira: Asier Ogiza (Edurre) Veronica Fuenteseca (Hauspoak) Roberto Almanza (Hauspoak) Agare Lopez (Edurre) Aritz Urtiaga (Itsaslapurrak) Miren Vilor (Zoroak) Eneko Cantera (Txikerak) Diana Garcia (Alaiak)

  • |

    Oharra

    Lagun agurgarriak, Komunikatu honen arrazoia Herriko Taldeak elkarteko bilera batean Basajaunak koadrilaren kontra egindako akusazio larri bat gezurtatzea da; kontuan izanik jada herritik halako gezurra hasi dela tristeki zabaltzen. 2017ko urriaren 19ko batzarrean, koadrila bateko bozeramaileak Basajaunak koadrila ez zuela ez musika gelditu ezta eraso matxisten kontrako iragarkia jarri urriaren 14ko gauan (zapatua) salatu zuen,…

  • Herriko Taldeak-en hauteskundeak

    2013 ko Herriko Taldeak-en Zuzendaritza kandidaturak aurkezteko epea zabaldu da. Kandidaturak Herriko Taldeak osatutako hamabost kuadriletako eta 18 urtetik gorako jendea osatu behar du. Kandidatura bakoitzak Lehendakari bat, lehendakariorde bat,  idazkari bat, diruzain bat eta gutxienez bokal batekin agertu behar dira. Kandidaturak POSTA-KUTXA 84, 48970 BASAURI ra bidali behar da, otsailaren 14a da azken eguna…

  • Herriko Taldeakeko zuzendaritza batzorde berria

    Gaur, otsailak 20, Herriko Taldeakeko koadrilek zuzendaritza batzorde berria aukeratu dute.  Bileran Basajaunak, Itsaslapurrak eta Txanogorritxu Ta Otso Maltzurra abalatutako hurrengo hautagaitza aurkeztu da: LEHENDAKARIA: Ane García (Zoroak)  LEHENDAKARIORDEA: Txema Pereda (Edurre)  DIRUZAINA: Mikel Salcedo (Edurre)  IDAZKARIA: Asier Zamacona (Ogeta Bat)  BATZORDEKIDEA: Sonia Borreguero (Basatiak)  BATZORDEKIDEA: Yera Marcos (Aldatxa)  BATZORDEKIDEA: Dionisio Higueruelo (Alaiak)  BATZORDEKIDEA: Ander…