BASAURI BIZIRIK Herriko Taldeaken kulturaren aldeko apustua.

Basauri Bizirik

Basauri BizirikHerriko Taldeakek zenbait kultur eta kirol ekitaldi antolatuko ditu urriaren 9 eta 17 artean, Basauri Bizirik lelopean. Ohiko jai batzuk ospatu ezin izanak ez du esan nahi geldirik geldituko garenik. Kulturaren sustapena eta ekitaldiotan basauritarren parte hartzea Herriko Taldeak osatzen dugun 16 kuadrilek ukaezintzat ditugu.Basauri Bizirik-en programak 30 ekitaldi inguru ditu. Bederatzi egunetan zehar kontzertu, musikal, zirku, kirol ekitaldi eta hainbat motatako ikuskizunak izango ditugu. Adin eta gustu guztientzat prestatutako programa da, edozein basauritarrek gozatzeko modukoa.

Ekimen guztiak ingurune seguruan ospatuko dira, Social Antzoki eta Solobarriako karpan batik bat. Horrez gain Bizkotxalden eta herriko beste toki batzuetan ere ekitaldiak antolatuko dira. Bihar 17:00etatik aurrera, urriak 1, gonbidapenak Social Antzokiko lehiatilan jaso ahal izango dira. Xehetasun guzti horiek gure sareetan, herrian zehar dauden karteletan eta “Herriko TaldeApp” (Android eta IOS) aplikazioan aurki daitezke.

Beti bezala, Herriko Taldeakek, Basaurin pentsatzeari utzi gabe, gurekin elkarlanean urteak daramatzaten elkarte eta artistak kontuan hartuta.

Basauri bizirik dagoela uzteko modu heberik ez zaigu bururatzen.

#BasauriBizirik

Basauri Bizirik

Similar Posts

  • Herriko Taldeakeko zuzendaritza batzorde berria

    Gaur, otsailak 22, Herriko Taldeakeko koadrilek zuzendaritza batzorde berria aukeratu dute. Bileran, Laguntasuna, Txikerrak eta Urbiko Lagunak abalatutako hurrengo hautagaitza aurkeztu da: LEHENDAKARIA: Ane García (Zoroak)LEHENDAKARIORDEA: Txema Pereda (Edurre)DIRUZAINA: Alberto Santamaría (Basatiak)IDAZKARIA: Borja Sánchez (Txanogorritxu ta otso maltzurra)BATZORDEKIDEA: Sonia Borreguero (Basatiak)BATZORDEKIDEA: Mikel Salcedo (Edurre)BATZORDEKIDEA: Asier Zamacona (Ogeta Bat) Bozketaren emaitza hurrengoa izan da: aldeko 15…

  • |

    Oharra

    Lagun agurgarriak, Komunikatu honen arrazoia Herriko Taldeak elkarteko bilera batean Basajaunak koadrilaren kontra egindako akusazio larri bat gezurtatzea da; kontuan izanik jada herritik halako gezurra hasi dela tristeki zabaltzen. 2017ko urriaren 19ko batzarrean, koadrila bateko bozeramaileak Basajaunak koadrila ez zuela ez musika gelditu ezta eraso matxisten kontrako iragarkia jarri urriaren 14ko gauan (zapatua) salatu zuen,…

  • Herriko Taldeak-en batzorde berria

    Herriko Taldeak-en batzordea aukeratzeko bozketa izan da. Aurkeztu den kandidatura bakarra irabazlea izanik. Ontzak eta Zoroak izan dira abalak. 2014 ko batzordea osatzen dutenak hauek dira: Asier Ogiza (Edurre) Veronica Fuenteseca (Hauspoak) Roberto Almanza (Hauspoak) Agare Lopez (Edurre) Aritz Urtiaga (Itsaslapurrak) Miren Vilor (Zoroak) Eneko Cantera (Txikerak) Diana Garcia (Alaiak)

  • Maskarila Erabili

    #AurtenEz #EsteAñoNo 16 koadrilak Gara gure jaiak hain bereziak izatea egiten dugunok. Gai gara mahaia eta mahai-zapia partekatzeko eta gure himnoaren erritmoan zapia astintzeko. Edabe magikoak eta batzuetan tragikoak dastatzen ditugun gure lonjak bisituaz. kaleak gure kaskabelen soinuaz betetzen. Harro gaude gure koloreak defendatzeaz eta indarrak batzeaz egoera hala eskatzen duenean. Eta aurten zuri-beltzean bizitzea…

  • Herriko Taldeak-eko Zuzendaritza Batzordea

    Hemen aurkezten dizuegu 2017 urterako gaur aukeratu den Herriko Taldeak-eko Zuzendaritza Batzordea, 14 boto positiborekin: LEHENDAKARIA: Aritz Urtiaga Gorostiaga (ITSASLAPURRAK) LEHENDAKARI-ORDEA: Diana García García (ALAIAK) DIRUZAINA: Jon Zugazagoitia Sagarduy (MOZKORAK) IDAZKARIA: Raquel Martín Quintial (ALDATXA) BATZORKIDE: Roberto Almanza Martinez (HAUSPOAK) BATZORKIDE: Saioa Medina Varela (ZIGORAK) BATZORKIDE: Ruth Cuesta Martín (BASAJAUNAK) BATZORKIDE: Aratz Buitron Ayerdi (EDURRE)…

  • HERRIKO TALDEAKEN ETA BASAURIKO UDALAREN OHARRA

    Herriko Taldeakek eta Basauriko Udalak: Ikusita pandemiak udan izandako bilakaera, eta osasun-ohartarazpenei kasu eginez, Herriko Taldeak osatzen dugun 16 kuadrillok eta Basauriko Udalak erabaki dugu sanfaustoak ospatuko genituzkeen datetan inolako ekitaldirik ez egitea. Udalaren eta Herriko Taldeaken arduradunok Osakidetzako langileekin bilduta egon gara —Basauri-Arizko anbulatoriokoekin, hain zuzen ere—, pandemiak udan zehar izandako bilakaeraren berri jasotzeko. Hasieran, pentsatu genuen…