Kartel Txiki lehiaketa

Dakizuenez urtero gure jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa publikoa egiten dugu. Gure jaietan txikiak daukien garrantzia sustatzeko, aurten pentsatu dogu txikientzako kartel lehiaketa bat antolatzea.

Hone hemen lehiaketaren oinarriak:

2013ko San Faustoko Jaietarako «Kartel Txiki» lehiaketarako deialdiaren oinarriak.

1. Egile bakoitzak, gehienez ere, lan bat aurkeztu ahal izango du.

2. Kartelak DINA-4 neurrikoak (297×210) izango dira.

3. Lehiaketara Basauriko Jaietan berezkoak diren gai eta sinboloak aurkeztuko dira, eta Basaurin erroldatutako 8 eta 12 urteko ume guztiek parte hartu ahal izango dute. Ezinbestekoa izango da lanak originalak izatea eta ez izatea jadanik argitaratutako argazki, kartel edo marrazki baten, edo horien zati baten, kopia.

4. 200 kartel baino gehiago aurkezten badira, Zoroak-eko kideek lehen hautaketa egingo dute eta azken bozketarako marrazkiak aukeratuko dituzte.

5. Kartelak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira. Atzealdean leloa idatziko da “TXIKI” berbarekin batera. Kartelarekin batera itxitako gutunazala ere eramango da, kanpoaldean kartelaren lelo bera eta egilearen adina eta kurtsoa idatzita. Gutunazalaren barruan egilearen datu hauek jasotzen dituen oharra sartuko da: izen-abizenak, helbidea eta telefono-zenbakia. Kartelean honako hauek jasoko dira:
   BASAURIKO JAIAK 2013
   SAN FAUSTO
   URRIAK 11-20 OCTUBRE

6. Epaimahai kalifikatzailea jarraian adierazten den moduan eratuko da:
   Lehendakaria: Alkate jauna edota eskuordetutako zinegotzia
   Epaimahaikideak:
       — Alderdi bakoitzaren ordezkari bat.
       — Herriko Taldeak-en ordezkari bi.
       — Zoroak-en ordezkari bi.
       — Artista edo arloko teknikari bi.
   Idazkaria: udal-funtzionario bat.

7. Epaimahai kalifikatzailea udaletxean bilduko da iraileko lehenengo astean, hamabietan, helduen lehiaketa baino egun bat lehenago, kartel irabazlea aukeratzeko.

8. Epaimahaiak lehiaketa eman gabe utzi ahal izango du, aurkeztutako lanek gutxieneko maila artistikoa ez dutela uste badute, edota ikusten badute lehiaketa ez dela egin behar, aurreikusi gabeko inguruabarrak edo inguruabar bereziak direla-eta.

9. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta jakitera emango da komunikabide arruntak erabilita.

10. Sari nagusia baino ez da banatuko, honako hau:
   — Basauriko Social Antzokiko zinemarako sei sarrera, eta beste bi bertako ikuskizunetarako.

11. 20 lanik onenak Ibaiganeko Kultur Etxean egongo dira ikusgai, urriaren 4tik 21era.

12. Epaimahaiak uste badu xehetasun edo koloreren bat aldatu behar dela, kartelak bere xedea hobeto bete dezan, saritutako kartelaren egileak hala egin beharko du.

13. Udala izango da saritutako kartelaren jabea eta, hortaz, hura erreproduzitu eta banatu ahalko du egoki deritzon unean eta moduan.

14. Lanak Herritarrei Informazioa eta Arreta emateko Bulegoan aurkeztuko dira, lanegunetan, 09:00etatik 13:00etara, iragarki hau BAOn argitaratzen den egunetik 2013ko ekainaren 14ra bitartean. Horrez gain, hala nahi duten umeek, marrazkiak eskolan entregatu ahal izango dituzte, eta gero, Zoroak-eko kideek bertatik jasoko dituzte ezarritako epearen azken egunean, hau da, 2013ko ekainaren 14an.

15. Lana aurkeztean hartu izanaren agiria emango da eta, agiri horrekin, lana berreskuratu ahal izango da saritua suertatzen ez bada.

16. Saria jaso ez duten lanak Euskara eta Kultura Arloan jaso ahal izango dituzte hilabeteko epean, 2013ko urriaren 29tik aurrera. Udala ez da izango aurkeztutako materialek garraioan, maneiatzean, erakusketan, biltegiratzean edo antzekoetan jasan ditzaketen kalteen erantzule.

17. Lehiakideek oinarri hauek oso-osorik onartzen dituzte.

Basaurin, 2013ko maiatzaren 20an.

 

Similar Posts

  • SAN FAUSTO JAIAK 2018

    20:30    Jai herrikoien eta Herriko Taldeak-en 50. urteurrenaren oroitzapen gala Social Antzokian.22:00    Pintxo-pote San Fausto plazaren inguruetan. Antolatzailea: HERRIKO TALDEAK. Laguntzailea: SUSTRAIAK ETA EUSKAL HERRIKO DANTZA AGERKETA.22:00    50. urteurrenaren jaia eta ospakizuna San Fausto plazan BATEK DAKI taldearekin. LARUNBATA 6 12:00     “La banda de Arruti”nobelaren ibilbide literarioa Udaletxetik Jon Arretxerekin (erderaz izango da).18:00     Kuadrillen elkarreratzea…

  • 2019ko SAN FAUSTO JAIEN KONTZERTUAK

    Hona hemen 2019ko urriaren 11tik 20ra arte gure jaiak girotuko dituzten kontzertuak: Urriak 11 (ostirala) Euskal Jaia: NØGEN Urriak 12 (larunbata): EFECTO MARIPOSA Urriak 13 San Fausto eguna (igandea): ARIZGOITI Erromeria Urriak 15 Jubilatuen eguna (asteartea): MITICOS 70 (MICKY, JEANETTE  Y LORENZO SANTAMARIA) Urriak 18 (ostirala): DANZA INVISIBLE Urriak 19 (larunbata): BOIKOT

  • |

    Jaitsiera

    Urriak 11, Ostirala, 19-etan Basajaunaren lonjan, jaitsieratako gauzak hartzeko. Koadrilen jaitsiera Eskarabilerarekin. Jaitsierarako hurrenkera: Txano Gorritxu, Alaiak, Itsaslapurrak, Laguntasuna, Txikerrak, Mozkorak, Aldatxa, Hauspoak, Ontzak, Urbiko Lagunak, Ogeta-Bat, Zigorak, Basajaunak, Edurre, Zoroak. Jaitsiera Basatiak koadrilak itxiko du.

  • San Faustoko Jaiak 2014

    LARUNBATA 11 Jaietan zehar bisitatu gure webgunea: www.herrikotaldeak.com 10:00 Leongo San Froilán bola-joko lehiaketa, Artunduagako bolalekuan. 16:30 Petanka txapelketa, Artunduagako bolalekuan. 18:00 Koadrilak udaletxean batzea. 18:10 Alkate txikiei harrera egitea Alkatetzan. 18:00 Jaien hasieraren berri zuzenean ematea Bidebieta Irratian (92.9 FM). Ikus itzazu www.herrikotaldeak.com-en San Faustoko bideorik, elkarrizketarik eta protagonistarik onenak, egunero-egunero. 18:30 Alkate txikien…

  • 2025eko SAN FAUSTOAK

    LARUNBATA 1118:00  Kuadrillen elkarretaratzea Udaletxean.18:10  Alkate txikien eta kuadrillen harrera eta aurkezpena Udaletxean.18:30  Yeray González, gure pregoilariari omenaldia.18:35  Gure Eskarabilera maitagarriaren aurkezpena.18:40  Alkate Txiki, Alkate eta Herriko Taldeaken agurra.18:55  Pregoia Udaletxetik.19:00  Txupinazoa Udaletxetik.19:00  Kuadrillen jaitsiera Eskarabilerarekin.21:30  Jaitsieraren amaiera, Solobarria karpan. Eskarabilera Saria emango zaio “Jaitsierarik            Onenari”, eta gero, lonjak irekiko…