Herriko Taldeak agurra
Konturatu zarete? Badaude eszenatokiak plazetan, salda onenen usaina dago lonjetan, trajeak gogotsu daude kalera harro erakusteko irteteko eta jaiak gertu daudela adierazten duten irribarreak agertarazten dira. Beste behin, eta 50 dira jada, gure jaiei hasiera emateko prest dago dena. Hau ez dago gelditzerik!
1968an bezala, koloreak kaleak beteko dituzte 9 egunez, ilusioa eta urduritasuna gure barnean kokatuko dira eta ondo pasatzeko gogoak bizirik egongo dira gorpua eutsi arte.
Gure jaiez gozatuko dugu, programatutako ekintzez, musikaz eta txupina lehertzen den momentutik eta Eskarabilera norabide berri bat hartu arte deskantsatu egingo ez duen jaietako giroaz ere.
Azkenekoetan bidaiatzea asko gustatu zaio!
Gozatu egingo dugu, bai noski! Jaietako 9 egun hauek ezer ez zanpatuko gaituelako, guztien artean Basauri poztasunarekin eta dibertsioarekin beteko dugulako eta ez du inork galaraziko, kalera irteten diren guztien helburua jaietako eta osasuntsu den giro batean ondo pasatzea helburu bakarra izango delako.
Jaia lehertu baino lehen, dena dibertsioa, musika eta dantza izan baino lehen, 50 urte hauetan katetik askatu egin diren eta gaur hemen egoteko borrokatu duten mailei oroitzapen txiki bat egin nahi diegu. Lortu dugu!
Orain bakarrik metxa piztea geratzen da eta 50 urte eta gero hemen berriro elkar ikustea, gogo eta ilusio berdinarekin.
GORA BASAURIKO JAIAK!
