50. URTEURRENA

50Urte erakusketaBagabiltz lanean aurtengo jaiak bereziak izan daitezen, hori dela eta, hainbat gauza prestatu ditugu.

Lehenik eta behin “berrogeitahamargarren”; urteurreneko irudia hauxe da. Logo hau erabiliko dugu gaurtik aurrera 50. urteurrenarekin lotura duten ekimenak identifikatzeko. Diseinuan Herriko Taldeak-en “taldearen indarra”; azpimarratu nahi izan dugu eta ez ditugu ahaztu gure armarriko koloreak. Logo hau Nerea Gonzalez-ek egin du eta horregatik eskerrak eman diegu.

Liburuarekin batera dokumental bat ekoizten ari gara Bidebieta Irratiarekin batera, jaietako istorioaren beste atal batzuk jasotzeko. Dokumentala DVDean jasoko dugu eta liburuarekin batera izango da eskuragarri.

Data hau ospatu behar da eta horri ekingo diogu Urriaren 5ean, Social Antzokian, jaietako bezperan ospatuko dugun galan. Bertan omenaldi xume bat eskaini nahi diegu gure jaiei eta ondoren ospakizunak jarraituko du San Fausto plazan erromeria batekin.

 


 


50.URTEURRENAREN LIBURUA+DVD-A (10€) SALTZEN DUTEN DENDEN ZERRENDA

BAGOAZ 50.URTEURRENAREN LIBURUA+DVD-A (10€) SALTZEN DUTEN DENDEN ZERRENDA HANDITZEN

MILA ESKER ZUEN LAGUNTZAGATIK –

-Bar Kafe Basoa (C/Virgen de Begoña nº 21)
-Bar bonboi (C/Pedro Bilbao nº1)
-Bar Helmuga Basauri Basauri (C/Balendin de Berriotxoa nº18)
-Botoiak Basauri Basauri (C/Kareaga Goikoa nº34)
-Izortze Gandiaga estilistak (C/Uribarri nº4)
-Interfilm Basauri (C/ Virgen de Begoña nª12)
-Lauxan belleza y relax (C/ Goikosola nº2)
-La Guarida (C/Kareaga Goikoa nº 115)
-Pc Basauri (C/Kareaga Goikoa nº107)
-Urkijo Seguros (C/Nagusia nº10)
-Ultramarinos Toño y Carmen (C/Ramon y Cajal nº1)

mapa

Euskara