Herriko Taldeak agurra

Konturatu zarete? Badaude eszenatokiak plazetan, salda onenen usaina dago lonjetan, trajeak gogotsu daude kalera harro erakusteko irteteko eta jaiak gertu daudela adierazten duten irribarreak agertarazten dira. Beste behin, eta 50 dira jada, gure jaiei hasiera emateko prest dago dena. Hau ez dago gelditzerik!

1968an  bezala,  koloreak  kaleak  beteko  dituzte  9  egunez,  ilusioa  eta  urduritasuna  gure  barnean  kokatuko    dira  eta  ondo  pasatzeko  gogoak  bizirik  egongo dira gorpua eutsi arte.

Gure  jaiez  gozatuko  dugu,  programatutako  ekintzez,  musikaz  eta  txupina  lehertzen den momentutik eta Eskarabilera norabide berri bat hartu arte deskantsatu  egingo  ez  duen    jaietako  giroaz  ere.  

Azkenekoetan  bidaiatzea  asko  gustatu  zaio!

Gozatu egingo dugu, bai noski! Jaietako 9 egun hauek ezer ez zanpatuko gaituelako, guztien artean Basauri poztasunarekin eta dibertsioarekin beteko dugulako eta ez du inork galaraziko, kalera irteten diren guztien helburua jaietako eta osasuntsu den giro batean ondo pasatzea helburu bakarra izango delako.

Jaia lehertu baino lehen, dena dibertsioa, musika eta dantza izan baino lehen, 50  urte  hauetan  katetik  askatu  egin  diren  eta  gaur  hemen  egoteko  borrokatu  duten mailei oroitzapen txiki bat egin nahi diegu. Lortu dugu!

Orain  bakarrik  metxa  piztea  geratzen  da  eta  50  urte  eta  gero  hemen  berriro elkar ikustea, gogo eta ilusio berdinarekin.

GORA BASAURIKO JAIAK!

Euskara