1. Egile bakoitzak, gehienez ere, lan bat aurkeztu ahal izango du.
2. Kartelak DINA-4 neurrikoak (297x210) izango dira.
3. Lehiaketara Basauriko Jaietan berezkoak diren gai eta sinboloak aurkeztuko dira, eta Basaurin erroldatutako 8 eta 12 urteko ume guztiek parte hartu ahal izango dute. Ezinbestekoa izango da lanak originalak izatea eta ez izatea jadanik argitaratutako argazki, kartel edo marrazki baten, edo horien zati baten, kopia.
4. 200 kartel baino gehiago aurkezten badira, Zoroak-eko kideek lehen hautaketa egingo dute eta azken bozketarako marrazkiak aukeratuko dituzte.
5. Kartelak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira. Atzealdean leloa idatziko da “TXIKI” berbarekin batera. Kartelarekin batera itxitako gutunazala ere eramango da, kanpoaldean kartelaren lelo bera eta egilearen adina eta kurtsoa idatzita. Gutunazalaren barruan egilearen datu hauek jasotzen dituen oharra sartuko da: izen-abizenak, helbidea eta telefono-zenbakia. Kartelean honako hauek jasoko dira:
BASAURIKO JAIAK 2013
SAN FAUSTO
URRIAK 11-20 OCTUBRE
6. Epaimahai kalifikatzailea jarraian adierazten den moduan eratuko da:
Lehendakaria: Alkate jauna edota eskuordetutako zinegotzia
Epaimahaikideak:
— Alderdi bakoitzaren ordezkari bat.
— Herriko Taldeak-en ordezkari bi.
— Zoroak-en ordezkari bi.
— Artista edo arloko teknikari bi.
Idazkaria: udal-funtzionario bat.
7. Epaimahai kalifikatzailea udaletxean bilduko da iraileko lehenengo astean, hamabietan, helduen lehiaketa baino egun bat lehenago, kartel irabazlea aukeratzeko.