Sanfaustoak ez ospatzea adostu dute Basauriko Udalak eta Herriko Taldeakek

Herri taldeakBasauriko Udalak eta Herriko Taldeak osatzen duten 16 kuadrillek sanfaustoak ez ospatzea adostu dute. Batetik, osasun arlotik ohartarazi dutelako udaren ostean birusa berriro ager litekeela; eta, bestetik, pertsonen arteko segurtasun-tarteari eta kontaktuari dagozkion neurriek indarrean jarraituko dutelako «normaltasun berria» delakoan zehar. Oso erabaki zaila izan da, baina sakon hausnartu dugu, eta arduraz jokatu nahi izan dugu, herritarren hobe beharrez. Eman beharreko urratsa zen. Aurten, jaiak baino, tokatzen dena da zuhurrak izatea: osasun-egoera zalantzazkoa da oraindik ere, eta, gainera, pandemiak gogor jo du gure herrian», adierazi dute.

Azken egunotan, Udalaren eta jai-kolektiboaren ordezkariek informazio-bilerak egin dituzte Basauri-Ariz anbulatorioko Osakidetzako langileekin —hain zuzen ere, gure udalerriko COVID taldeko koordinatzaileekin—, bertatik bertara jasotzeko gaur egungo egoeraren eta etorkizunerako iragarpenen berri.­«Sanfaustoen ezaugarri behinena da jai herrikoiak direla: gustatzen zaigu kalean elkartzea, jaiak kalean bizitzea. Baina, eredu horrek, gaur gaurkoz, arriskua sorrarazten die basauriarrei», ondorioztatu dute. Asier Iragorri Basauriko alkateak eskerrak eman dizkio, publikoki, Herriko Taldeaki, jaiak ez egiteko erabakia hartzean erakutsitako adore eta erantzukizunagatik. «Basauriarren osasuna lehenetsi dute», esan du. Beste alde batetik, Herriko Taldeakek esan du «ezinezkoa» dela «ohiko gure jai-ereduari eustea: ezin da jaitsierarik egin, ez herri bazkaririk, ez kontzerturik… eta kuadrillek ezin dituzte lonjak zabaldu».

Sidrería 2020

Ante la declaración del estado de alerta por parte del Gobierno Vasco, se ha decidido suspender la salida a la sidrería.
Hemos comprobado que Araeta no abre solo en temporada de sidrerías, por lo que se valorará si se realiza esta salida más adelante.

La sidrería se celebrará el día 04 de Abril. Este año cambiamos de sidrería (Sidrería Araeta, en Donosti).
Para apuntarse, día limite 25 de marzo.
Precio 45 euros (Menú + Bus)
Forma de apuntarse: mediante ingreso en la cuenta de siempre de Kutxabank, número ES94 2095 0097 4091 0542 8363 y confirmación por correo indicando nombre y apellidos a basajaunak92@gmail.com

Aúpa Basaja!!!

San Faustoak 2019 Egitaraua

OSTIRALA 11
19:00 Kuadrillen elkarreratzea Udaletxean.
19:10 Alkate txikien eta kuadrillen harrera eta aurkezpena Udaletxean.
19:30 Homenaldia gure pregoilariei, Atlético Basauri Eskubaloi Taldeko Emakumezkoen Seniorra. Laguntzailea: ROALDO.
19:35 Gure Eskarabilera maitagarriaren aurkezpena.
19:35 Alkate txikien agurra.
19:45 Alkatearen agurra.
19:50 Herriko Taldeak-en agurra.
19:55 Pregoia Udaletxetik.
20:00 Txupinazoa Udaletxetik.
GORA SAN FAUSTO! GORA GURE ESKARABILERA! GORA BASAURI!
20:00 Kuadrillen jaitsiera Eskarabilerarekin. Hurrenkera honetan jaitsiko dira: Urbiko Lagunak, Ogeta-Bat, Zigoŕak, Basajaunak, Edurre, Zoroak, Txanogorritxu ta otso maltzurra, Alaiak, Itsaslapurrak, Basatiak, Laguntasuna, Txikeŕak, Mozkoŕak, Aldatxa, Hauspoak, Ontzak. Kuadrillekin batera fanfarreak, dultzaineroak, txistulariak, eta abar. Jaitsieran Bingen Anton Ferrero-ri lore eskaintza egingo diote kuadrillek.
21:30 Kalejira Gazteleku fanfarrearen eskutik oinezkoen kaleetatik.
22:30 Jaitsieraren amaiera, Solobarria karpan. Eskarabilera saria emango zaio “jaitsierarik onenari”, eta gero, lonjak irekiko dira.
22:45 Disko festa Sound gazteentzat Solobarria karpan.
23:00 Euskal jaia!! N øgen kontzertua Arizgoiti plazan.
00:30 Dantzaldia Jaguar orkestarekin San Fausto plazan.

Orriak