BASAURIKO UDALAREN, HERRIKO TALDEAK-EN ETA MIKELATSEN ADIERAZPENA

Herriko Taldeakek, Mikelatsek eta Basauriko Udalak:

Pandemiaren ondorioz bizi dugun osasun-egoera ikusita, Herriko Taldeak osatzen dugun 16 kuadrillek, Mikelatsek eta Basauriko Udalak erabaki dugu San Migeleko eta San Faustoko jaiak ez ospatzea. Tristea egiten zaigu beste urte batez jairik ez antolatzea, baina horixe da aukera bakarra: erantzukizunez eta zuhurtasunez jokatzea.

Dena dela, Basauriko bizitza kulturala eta aisialdia apurka-apurka berpizten joateko, Herriko Taldeakek eta Mikelatsek, Basauriko Udalaren laguntzarekin, zenbait ekitaldi kultural antolatuko ditugu, formatu txikian, edukiera kontrolatuarekin eta indarreko osasun-neurri eta-murrizketa guztiak beteta. Bai antolatzaileok, bai herritarrek, jarduera horietan (eta beste edozein unetan) zehar jende-pilaketak saihesteko erantzukizuna hartu behar dugu.

Badakigu basauriarrok, berriro ere, gure sen ona eta zuhurtzia erakutsiko dugula, herrian kutsatze-fokuak eta gizalegezkoak ez diren egoerak ekiditeko.

Batek daki zelan egongo garen datorren urtean… Guztiok espero dugu 2022an gure kaleak jai-giroan murgildu ahalko direla, berriro ere!
Bitartean, 2021 honetan, izan gaitezen zentzudunak eta zuhurrak. Egin dezagun gure esku dagoena, datorren urtean, berriro ere, jaietako jantziak jantzi ahal izateko, San Faustoren eta San Migelen laguntza txiki batekin.

2021eko Herriko Taldeak-eko zuzendaritza batzordea

Otsailak 18an, Herriko Taldeak-eko 16 koadrilek zuzendaritza batzorde berria aho batez aukeratu dute.

Bileran, hurrengo hautagaitza aurkeztu da, eta Alaiak, Basajaunak, Hauspoak, Mozkorrak, Ogeta Bat, Ontzak eta Urbiko Lagunak haien abala eman dute:

LEHENDAKARIA: Baltasar Hernández Hurtado (Edurre)
LEHENDAKARI ORDEA: Ane García Moneo (Zoroak)
DIRUZAINA: Iñigo Peña Miranda (Txikerrak)
IDAZKARIA: Alberto Santamaría Rúa (Basatiak)
BATZORKIDEA: María del Mar Belloso Freire (Itsaslapurrak)
BATZORKIDEA: Leire Malaina Huertas (Txikerrak)
BATZORKIDEA: Borja Sánchez Gregorio (Txanogorritxu ta otso maltzurra)
BATZORKIDEA: Miguel Ángel Marín Gonzalez (Basatiak)

Adeitasunez, agur.

Herriko Taldeak-eko zuzendaritza

Maskarila Erabili

#AurtenEz #EsteAñoNo

16 koadrilak Gara gure jaiak hain bereziak izatea egiten dugunok. Gai gara mahaia eta mahai-zapia partekatzeko eta gure himnoaren erritmoan zapia astintzeko. Edabe magikoak eta batzuetan tragikoak dastatzen ditugun gure lonjak bisituaz. kaleak gure kaskabelen soinuaz betetzen. Harro gaude gure koloreak defendatzeaz eta indarrak batzeaz egoera hala eskatzen duenean.
Eta aurten zuri-beltzean bizitzea tokatzen bazaigu ere, kolore guztiarekin gozatuko ditugu berriro. Gora San Fausto. Gora Basauri. Gora Basaja! #AurtenEz

HERRIKO TALDEAKEN ETA BASAURIKO UDALAREN OHARRA

Herriko Taldeakek eta Basauriko Udalak:

Ikusita pandemiak udan izandako bilakaera, eta osasun-ohartarazpenei kasu eginez, Herriko Taldeak osatzen dugun 16 kuadrillok eta Basauriko Udalak erabaki dugu sanfaustoak ospatuko genituzkeen datetan inolako ekitaldirik ez egitea.

Udalaren eta Herriko Taldeaken arduradunok Osakidetzako langileekin bilduta egon gara —Basauri-Arizko anbulatoriokoekin, hain zuzen ere—, pandemiak udan zehar izandako bilakaeraren berri jasotzeko. Hasieran, pentsatu genuen formatu txikiko ekitaldiren bat egitea. Orain, ordea, uste dugu zuhurragoa dela ezer ere ez antolatzea: batetik, osasun-egoera dela eta; eta, bestetik, beste udalerri batzuetan, «ez jaiak» ospatu dituztenean, berriro agertu delako birusa. Gure erabakiak, dena dela, eskatzen du basauriarrek ere arduraz jokatzea, gure herrian kutsatze-fokurik sor ez dadin. Eta badakigu herritarrek halaxe egingo dutela. Asier Iragorri Basauriko alkateak eskerrak eman dizkio Herriko Taldeaki, agertutako jarrera arduratsu eta solidarioagatik. Horrez gain, basauriar guztiei eskatu die «zuhurtziaz jokatzeko, eta jaiekin zerikusia duen ekintza oro ekiditeko (kuadrillen arropak janztea, bazkari jendetsuak egitea…)». Herriko Taldeakek, bestalde, adierazi du orain tokatzen dela erakustea «kuadrilla bateko kide izatea, jaiez gozatzea baino zerbait gehiago ere badela: Basaurirekin konprometituta egotea eskatzen du, eta, aurten, konpromiso horrek esan nahi du arduraz jokatu behar dugula, norberaren eta gainerakoen osasuna arriskuan ez jartzeko».

Orriak