Esketak Basauri

Bidebieta Irratia

Bidebieta IrratiaBIDEBIETA IRRATIA 1997ko apirilean jaio zen, Basaurin. Herrian herriko albisteen berri ematen duen irrati librea da. Egun, Bidebieta Irratiak 92.9 FMan emititzen du Bizkaian eta webgunearen bidez eduki guztiak (albisteak, bideoak, audioak, inkestak, etab) eskuragarri jartzen ditu.

2008ko otsailean, Bi fm jaio zen, Bidebieta Irratiaren alde musikalari bide emateko asmoz. Bi fm proiektuak web gune propioa dauka eta irratiaren eduki musikalak jorratzen ditu. Horrela, Bidebieta Irratiak Bizkaiko eta, bereziki, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko informazioari eusten dio.

Geuria

geuriaGeuria irabazi asmorik gabeko euskarazko komunikabide independentea da. Bizkaiko Hego Uribe eskualdeko herritarrekin eta herritarrentzat lan egiten dugu. Modu konstruktibo eta justu batean hurbiltasunetik, kalitatez eta formatu erakargarrian informatzen dugu, Hego Uribe hobea eta indartsuagoa lortzeko eta euskarazko informazioaren hartzaile-kopurua gero eta handiagoa egiteko.