HERRIKO TALDEAK AGURRA
Luze jo digu, baina hemen gaude berriz! Ta hurrengo bederatzi egunetan geldi ez egoteko prest gatoz. Bederatzi egunez buruhausteak kutxa batean sartuko ditugu eta abarkak, galtzerdiak, pololoak eta blusoiak aterako ditugu.
Eskarabilera ere prest dago. Gure hutsunea nabaritu du, baita guk harena ere. Gaur baina, azkenean, berriro elkar ikusiko dugu. Kolorez, zarataz eta pozez beteriko kaleetan elkartuko gara. Gure Eskaralabilerak errespetuz eta errespetatua izanez igaroko dituen kale horietan. Kuadrillek inoizko ilusio handienarekin antolatu dugun guztiarekin gozatuko du. Herri honen arima diren 16 kuadrillak. Gau eta egun egingo dute lan gazte zein helduok Sanfausto hauekin gozatu dezagun.
Zurra edango dugu lonjetan eta musikak gure plazan, Arizgoiti plazan, etengabe jarraituko du.
Horregatik gaude hemen. Inoiz ez ginelako joan, hemen gaudelako eta hemen jarraituko dugulako. Erokeria honekin hasi zirenek irakatsi ziguten bezala. Hau oihukatu zuten lehenek:
GORA BASAURI! GORA HERRIKO TALDEAK! GORA SAN FAUSTO!