Zigorrak, Itsaslapurrak y Herriko Taldeak Komunikatua

Sare sozialetan eta komunikabideetan agertutako informazioen aurrean, kuadrillen arteko sokatira lehiaketan gertatutako gertakari bati buruzkoak, Herriko Taldeak-ek eta Zigorrak eta Itsaslapurrak kuadrillek honakoa adierazi nahi dugu:

Zigorrak kuadrilako kide baten bideo bat zabaldu da Itsaslapurrak-eko pertsona bati sarrera galaraziz, ekitaldi horretarako janzkera-arauak ez betetzeagatik.

Sokatira kuadrillen arteko ekitaldi ofiziala da, eta hori arautzen dituzten arauak aho batez onartuta dituzte Herriko Taldeak osatzen dugun 16 kuadrillek. Janzkera koadrillen artean hainbat bileratan eztabaidatzen ari den gaia da. Hala ere, gure ustez, hain gai sentiberak eztabaida luzea eskatzen du. Horren ondorioz, erabaki zen janzkeraren gaia jaiak igaro eta gero aztertzea. Herriko Taldeak beti saiatu da kuadrilla bakoitzaren janzkera ofiziala zaintzen, batez ere ekitaldi ofizialetan, gure esentzia ez galtzeko. Izan ere, horrek, beste herrietatik bereizten gaitu.

Gainera, adierazi nahi dugu parte-hartzaile horren aldetik sare sozialetan zabaldutako informazioa ez dela zuzena. Gure ustez, Basauriko jai-eredua ez ezagutzea izan daiteke horren arrazoia. Ez baitu informazioa lortu bere koadrillaren eta Herriko Taldeak-en bitartez.

Behin baino gehiagotan adierazi zuen ekitaldian sartzeko asmoa, nahiz eta bere koadrillatik esan ez zituela arauak betetzen. Zigorrak koadrilla aho batez onartutako arauak aplikatu zituen. Hala eta guztiz ere, barkamena eskatu nahi du jokaeraren bat desegokia izan bazen.

Gure ustez, jarduera horiek ospea kendu eta boikota egin nahi diote hainat jendek egiten duen lanari. Gainera, LGTBI kolektiboaren aldarrikapenak, guztiz bidezkoak direnak, deslegitimatzen laguntzen dute. Kolektibo horrek beti izan du lekua gure jaietan, aurreko urteetan egiaztatu ahal izan den bezala.

Herriko Taldeak-en eta berau osatzen duten 16 koadrilen aldetik, amaiera eman nahi diogu eztabaida honi. Izan ere, datozen bileretan gai horiek landuko ditugu, eta hemendik aurrera ahaleginak egingo ditugu basauriarrek sanfaustoez gozatzen jarrai dezaten.

Zigorrak, Itsaslapurrak y Herriko Taldeak

Similar Posts

  • Herriko Taldeakeko zuzendaritza batzorde berria

    Gaur, otsailak 20, Herriko Taldeakeko koadrilek zuzendaritza batzorde berria aukeratu dute.  Bileran Basajaunak, Itsaslapurrak eta Txanogorritxu Ta Otso Maltzurra abalatutako hurrengo hautagaitza aurkeztu da: LEHENDAKARIA: Ane García (Zoroak)  LEHENDAKARIORDEA: Txema Pereda (Edurre)  DIRUZAINA: Mikel Salcedo (Edurre)  IDAZKARIA: Asier Zamacona (Ogeta Bat)  BATZORDEKIDEA: Sonia Borreguero (Basatiak)  BATZORDEKIDEA: Yera Marcos (Aldatxa)  BATZORDEKIDEA: Dionisio Higueruelo (Alaiak)  BATZORDEKIDEA: Ander…

  • Herriko Taldeak-en batzorde berria

    Herriko Taldeak-en batzordea aukeratzeko bozketa izan da. Aurkeztu den kandidatura bakarra irabazlea izanik. Ontzak eta Zoroak izan dira abalak. 2014 ko batzordea osatzen dutenak hauek dira: Asier Ogiza (Edurre) Veronica Fuenteseca (Hauspoak) Roberto Almanza (Hauspoak) Agare Lopez (Edurre) Aritz Urtiaga (Itsaslapurrak) Miren Vilor (Zoroak) Eneko Cantera (Txikerak) Diana Garcia (Alaiak)

  • |

    Oharra

    Lagun agurgarriak, Komunikatu honen arrazoia Herriko Taldeak elkarteko bilera batean Basajaunak koadrilaren kontra egindako akusazio larri bat gezurtatzea da; kontuan izanik jada herritik halako gezurra hasi dela tristeki zabaltzen. 2017ko urriaren 19ko batzarrean, koadrila bateko bozeramaileak Basajaunak koadrila ez zuela ez musika gelditu ezta eraso matxisten kontrako iragarkia jarri urriaren 14ko gauan (zapatua) salatu zuen,…

  • Herriko Taldeakeko zuzendaritza batzorde berria

    Gaur, otsailak 22, Herriko Taldeakeko koadrilek zuzendaritza batzorde berria aukeratu dute. Bileran, Laguntasuna, Txikerrak eta Urbiko Lagunak abalatutako hurrengo hautagaitza aurkeztu da: LEHENDAKARIA: Ane García (Zoroak)LEHENDAKARIORDEA: Txema Pereda (Edurre)DIRUZAINA: Alberto Santamaría (Basatiak)IDAZKARIA: Borja Sánchez (Txanogorritxu ta otso maltzurra)BATZORDEKIDEA: Sonia Borreguero (Basatiak)BATZORDEKIDEA: Mikel Salcedo (Edurre)BATZORDEKIDEA: Asier Zamacona (Ogeta Bat) Bozketaren emaitza hurrengoa izan da: aldeko 15…

  • 2021eko Herriko Taldeak-eko zuzendaritza batzordea

    Otsailak 18an, Herriko Taldeak-eko 16 koadrilek zuzendaritza batzorde berria aho batez aukeratu dute. Bileran, hurrengo hautagaitza aurkeztu da, eta Alaiak, Basajaunak, Hauspoak, Mozkorrak, Ogeta Bat, Ontzak eta Urbiko Lagunak haien abala eman dute: LEHENDAKARIA: Baltasar Hernández Hurtado (Edurre)LEHENDAKARI ORDEA: Ane García Moneo (Zoroak)DIRUZAINA: Iñigo Peña Miranda (Txikerrak)IDAZKARIA: Alberto Santamaría Rúa (Basatiak)BATZORKIDEA: María del Mar Belloso…