Sanfaustoak ez ospatzea adostu dute Basauriko Udalak eta Herriko Taldeakek

Herri taldeakBasauriko Udalak eta Herriko Taldeak osatzen duten 16 kuadrillek sanfaustoak ez ospatzea adostu dute. Batetik, osasun arlotik ohartarazi dutelako udaren ostean birusa berriro ager litekeela; eta, bestetik, pertsonen arteko segurtasun-tarteari eta kontaktuari dagozkion neurriek indarrean jarraituko dutelako «normaltasun berria» delakoan zehar. Oso erabaki zaila izan da, baina sakon hausnartu dugu, eta arduraz jokatu nahi izan dugu, herritarren hobe beharrez. Eman beharreko urratsa zen. Aurten, jaiak baino, tokatzen dena da zuhurrak izatea: osasun-egoera zalantzazkoa da oraindik ere, eta, gainera, pandemiak gogor jo du gure herrian», adierazi dute.

Azken egunotan, Udalaren eta jai-kolektiboaren ordezkariek informazio-bilerak egin dituzte Basauri-Ariz anbulatorioko Osakidetzako langileekin —hain zuzen ere, gure udalerriko COVID taldeko koordinatzaileekin—, bertatik bertara jasotzeko gaur egungo egoeraren eta etorkizunerako iragarpenen berri.­«Sanfaustoen ezaugarri behinena da jai herrikoiak direla: gustatzen zaigu kalean elkartzea, jaiak kalean bizitzea. Baina, eredu horrek, gaur gaurkoz, arriskua sorrarazten die basauriarrei», ondorioztatu dute. Asier Iragorri Basauriko alkateak eskerrak eman dizkio, publikoki, Herriko Taldeaki, jaiak ez egiteko erabakia hartzean erakutsitako adore eta erantzukizunagatik. «Basauriarren osasuna lehenetsi dute», esan du. Beste alde batetik, Herriko Taldeakek esan du «ezinezkoa» dela «ohiko gure jai-ereduari eustea: ezin da jaitsierarik egin, ez herri bazkaririk, ez kontzerturik… eta kuadrillek ezin dituzte lonjak zabaldu».

Jaietan gastatuko ez den aurrekontua (partidan 288.000 euro zeuden aurreikusita) bideratuko da koronabirusak udalerrian izandako osasun-ondorioei eta ondorio sozial eta ekonomikoei aurre egiteko gastuetara (jada egondakoetara eta etorkizunean egongo direnetara). Zentzu horretan, Basauriko Udalak eta Herriko Taldeakek baloratuko dute sanfaustoak ospatzeko datetan jai-ekitaldi puntualen bat egitea, «baldin eta kontaktu fisikorik ez badago eta jende asko biltzen ez bada, eta, betiere, ikusita zein den pandemiaren bilakaera hemendik jaien datetara arte».

Similar Posts

  • Zigorrak, Itsaslapurrak y Herriko Taldeak Komunikatua

    Sare sozialetan eta komunikabideetan agertutako informazioen aurrean, kuadrillen arteko sokatira lehiaketan gertatutako gertakari bati buruzkoak, Herriko Taldeak-ek eta Zigorrak eta Itsaslapurrak kuadrillek honakoa adierazi nahi dugu: Zigorrak kuadrilako kide baten bideo bat zabaldu da Itsaslapurrak-eko pertsona bati sarrera galaraziz, ekitaldi horretarako janzkera-arauak ez betetzeagatik. Sokatira kuadrillen arteko ekitaldi ofiziala da, eta hori arautzen dituzten arauak…

  • Herriko Taldeakeko zuzendaritza batzorde berria

    Gaur, otsailak 22, Herriko Taldeakeko koadrilek zuzendaritza batzorde berria aukeratu dute. Bileran, Laguntasuna, Txikerrak eta Urbiko Lagunak abalatutako hurrengo hautagaitza aurkeztu da: LEHENDAKARIA: Ane García (Zoroak)LEHENDAKARIORDEA: Txema Pereda (Edurre)DIRUZAINA: Alberto Santamaría (Basatiak)IDAZKARIA: Borja Sánchez (Txanogorritxu ta otso maltzurra)BATZORDEKIDEA: Sonia Borreguero (Basatiak)BATZORDEKIDEA: Mikel Salcedo (Edurre)BATZORDEKIDEA: Asier Zamacona (Ogeta Bat) Bozketaren emaitza hurrengoa izan da: aldeko 15…

  • Herriko Taldeak-eko Zuzendaritza Batzordea

    Hemen aurkezten dizuegu 2017 urterako gaur aukeratu den Herriko Taldeak-eko Zuzendaritza Batzordea, 14 boto positiborekin: LEHENDAKARIA: Aritz Urtiaga Gorostiaga (ITSASLAPURRAK) LEHENDAKARI-ORDEA: Diana García García (ALAIAK) DIRUZAINA: Jon Zugazagoitia Sagarduy (MOZKORAK) IDAZKARIA: Raquel Martín Quintial (ALDATXA) BATZORKIDE: Roberto Almanza Martinez (HAUSPOAK) BATZORKIDE: Saioa Medina Varela (ZIGORAK) BATZORKIDE: Ruth Cuesta Martín (BASAJAUNAK) BATZORKIDE: Aratz Buitron Ayerdi (EDURRE)…

  • Herriko Taldeak-en hauteskundeak

    2013 ko Herriko Taldeak-en Zuzendaritza kandidaturak aurkezteko epea zabaldu da. Kandidaturak Herriko Taldeak osatutako hamabost kuadriletako eta 18 urtetik gorako jendea osatu behar du. Kandidatura bakoitzak Lehendakari bat, lehendakariorde bat,  idazkari bat, diruzain bat eta gutxienez bokal batekin agertu behar dira. Kandidaturak POSTA-KUTXA 84, 48970 BASAURI ra bidali behar da, otsailaren 14a da azken eguna…

  • Maskarila Erabili

    #AurtenEz #EsteAñoNo 16 koadrilak Gara gure jaiak hain bereziak izatea egiten dugunok. Gai gara mahaia eta mahai-zapia partekatzeko eta gure himnoaren erritmoan zapia astintzeko. Edabe magikoak eta batzuetan tragikoak dastatzen ditugun gure lonjak bisituaz. kaleak gure kaskabelen soinuaz betetzen. Harro gaude gure koloreak defendatzeaz eta indarrak batzeaz egoera hala eskatzen duenean. Eta aurten zuri-beltzean bizitzea…

  • |

    Koadrilen arteko olimpiada

    Gogorazten dizuegu Urriak 13a koadrilen arteko sokatira eta txorizo jatunak inzango direla ea lortzen dugun talde soka tira osatzea bai neskeena bai mutilena, parte hartzeko ze bestela oso aspergarria izango da San Fausto plazan egotea Koadrila animatu barik!!!!! ea Prest baldin bazaudete bidali mezu bat helbide elektroniko honetara: basajaunak92@gmail.com edo San Fausto egun berean Santi-ri,…