|

Oharra

Lagun agurgarriak,

Komunikatu honen arrazoia Herriko Taldeak elkarteko bilera batean Basajaunak koadrilaren kontra egindako akusazio larri bat gezurtatzea da; kontuan izanik jada herritik halako gezurra hasi dela tristeki zabaltzen.

2017ko urriaren 19ko batzarrean, koadrila bateko bozeramaileak Basajaunak koadrila ez zuela ez musika gelditu ezta eraso matxisten kontrako iragarkia jarri urriaren 14ko gauan (zapatua) salatu zuen, koadrila guztiek batzarran akordatu genuen gisa.
Hemendik, Herriko Taldeak-ekin batzartu eta geldiunea egin nahiz iragarkiak jarri zirela frogatu ondoren, Basajaunak koadrila akordaturiko neurriak hitzez hitz bete zituela eta bozermaile horren salaketa GUZTIZ GEZURREZKOA dela adierazi nahi dugu.

Konprobatzea nola badagoen jendea hainbeste aspertzen dena denbora emateko beste norbait iraintzen edota zikintzen benetan tristetzen gaituela; baina eraso matxistak bezalako gaiaren inguruan, norbaitek gu gizarte honetako gaitz hau desagertarazteko ez dugula parte-hartu hain faltsuki salatzea GUZTIZ ONARTEZINA da gure ikuspegitik.

Basajaunak koadrila, herriaren eta gizartearen zati baten ordezkari moduan, MATXISMOAREN ETA BERE EKINTZEN DESAGERTZEA gauzatzeko bere gaitasunen araberako babes eta laguntza handiena emateko betebeharra du; eta zalantzarik gabe ez dugu atzerapausorik emango borroka honetan. Argi utzi nahi dugu, modu berean, salaketa hau egindako pertsona edota koadrila konkreturik ez ditugula seinalatu nahi, eta gezur honekin bukatzeko modu hoberena post hau partekatzea eta zabaltzea ahalik eta gehien dela uste dugu, gure ikuspuntua argi gera dadin eta eta gertaera tamalgarri hau bukatutzat emateko.

Herriko taldeak elkarteari eskertu nahi diogu, era berean, erakutsitako eta emandako babes guztia.

Similar Posts

  • Apuntazeko epea

    Apuntatzeko irrikitan zaudetenez apuntatzeko aukera daukazute jadanik: Kuota: 18,00 € Herri Bazakaria: 5,00 € BBK-n:2095/0097/4/0/91/0542836/3 Izen abizenak jarri. Ziurtagiria eskatu eta gero pasatu Basozelaiko Gizarte Etxetik zapiak jasotzera astelehenetaik aurrera (uriaren 4a). Gizarte etxean apuntatzeko aukera ere izango duzue. Ordutegia bihar argitaratuko dugu web orrian eta kartelak jarriko ditugu. Basajaunak ala hil!!!

  • BASAURI BIZIRIK Herriko Taldeaken kulturaren aldeko apustua.

    Herriko Taldeakek zenbait kultur eta kirol ekitaldi antolatuko ditu urriaren 9 eta 17 artean, Basauri Bizirik lelopean. Ohiko jai batzuk ospatu ezin izanak ez du esan nahi geldirik geldituko garenik. Kulturaren sustapena eta ekitaldiotan basauritarren parte hartzea Herriko Taldeak osatzen dugun 16 kuadrilek ukaezintzat ditugu.Basauri Bizirik-en programak 30 ekitaldi inguru ditu. Bederatzi egunetan zehar kontzertu,…

  • San Faustoak 2019 Egitaraua

    OSTIRALA 11 19:00 Kuadrillen elkarreratzea Udaletxean. 19:10 Alkate txikien eta kuadrillen harrera eta aurkezpena Udaletxean. 19:30 Homenaldia gure pregoilariei, Atlético Basauri Eskubaloi Taldeko Emakumezkoen Seniorra. Laguntzailea: ROALDO. 19:35 Gure Eskarabilera maitagarriaren aurkezpena. 19:35 Alkate txikien agurra. 19:45 Alkatearen agurra. 19:50 Herriko Taldeak-en agurra. 19:55 Pregoia Udaletxetik. 20:00 Txupinazoa Udaletxetik. GORA SAN FAUSTO! GORA GURE ESKARABILERA!…

  • Herriko Taldeak-en batzorde berria

    Herriko Taldeak-en batzordea aukeratzeko bozketa izan da. Aurkeztu den kandidatura bakarra irabazlea izanik. Ontzak eta Zoroak izan dira abalak. 2014 ko batzordea osatzen dutenak hauek dira: Asier Ogiza (Edurre) Veronica Fuenteseca (Hauspoak) Roberto Almanza (Hauspoak) Agare Lopez (Edurre) Aritz Urtiaga (Itsaslapurrak) Miren Vilor (Zoroak) Eneko Cantera (Txikerak) Diana Garcia (Alaiak)

  • Kuotak

      Baduzue aukera apuntatzeko BBK-n jadanik: 2095 0097 40 91 05428363 Kuotak: 0 urtetik 9 urte arte barne: 0 € 10 urtetik 17 urte arte barne: 10 € 17 urtetik gorakoak 18 € Herri Bazkaria: guztiontzako 10 € Izen abizenak eman eta ziurtagiria eskatu, URRIAREN 3-TIK URRIAREN 7-RA arte (arratsaldeko 19:30etatik aurrera) Basozelai Gizarte Etxea-n…