Mus intercuadrillas

Necesitamos gente para el campeonato de Mus intercuadrillas. Tendremos que coordinarnos con el contrincante.
Empezará esta semana
Este ha sido el resultado del sorteo para el torneo:
Itsalapurrak - Aldatxa
Hauspoak - Zigorrak
Txikerrak - Edurre
Basajaunak - Mozkorrak
Urbiko Lagunak - Zoroak
Ontzak - Ogeta Bat
Txano Gorritxu - Alaiak

Kartel Txiki lehiaketa

Dakizuenez urtero gure jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa publikoa egiten dugu. Gure jaietan txikiak daukien garrantzia sustatzeko, aurten pentsatu dogu txikientzako kartel lehiaketa bat antolatzea.

Hone hemen lehiaketaren oinarriak:

2013ko San Faustoko Jaietarako «Kartel Txiki» lehiaketarako deialdiaren oinarriak.

1. Egile bakoitzak, gehienez ere, lan bat aurkeztu ahal izango du.

2. Kartelak DINA-4 neurrikoak (297x210) izango dira.

3. Lehiaketara Basauriko Jaietan berezkoak diren gai eta sinboloak aurkeztuko dira, eta Basaurin erroldatutako 8 eta 12 urteko ume guztiek parte hartu ahal izango dute. Ezinbestekoa izango da lanak originalak izatea eta ez izatea jadanik argitaratutako argazki, kartel edo marrazki baten, edo horien zati baten, kopia.

4. 200 kartel baino gehiago aurkezten badira, Zoroak-eko kideek lehen hautaketa egingo dute eta azken bozketarako marrazkiak aukeratuko dituzte.

5. Kartelak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira. Atzealdean leloa idatziko da “TXIKI” berbarekin batera. Kartelarekin batera itxitako gutunazala ere eramango da, kanpoaldean kartelaren lelo bera eta egilearen adina eta kurtsoa idatzita. Gutunazalaren barruan egilearen datu hauek jasotzen dituen oharra sartuko da: izen-abizenak, helbidea eta telefono-zenbakia. Kartelean honako hauek jasoko dira:
   BASAURIKO JAIAK 2013
   SAN FAUSTO
   URRIAK 11-20 OCTUBRE

6. Epaimahai kalifikatzailea jarraian adierazten den moduan eratuko da:
   Lehendakaria: Alkate jauna edota eskuordetutako zinegotzia
   Epaimahaikideak:
       — Alderdi bakoitzaren ordezkari bat.
       — Herriko Taldeak-en ordezkari bi.
       — Zoroak-en ordezkari bi.
       — Artista edo arloko teknikari bi.
   Idazkaria: udal-funtzionario bat.

2013 San Faustoak

Hona hemen aurtengo egutegia:

  • Ostirala 11: jaien hasiera.
  • Larunbata 12: indaba eguna.
  • Igandea 13: Fauste eguna.
  • Astelehena 14: Txikien eguna.
  • Asteazkena 16: tortila txapelketa.
  • Osteguna 17: jubilatuen eguna.
  • Ostirala 18: karparamartxoa.
  • Larunbata 19: paella txapelketa.
  • Igandea 20: jai amaiera.

Herriko Taldeak-en hauteskundeak

Herriko Taldeak2013 ko Herriko Taldeak-en Zuzendaritza kandidaturak aurkezteko epea zabaldu da.

Kandidaturak Herriko Taldeak osatutako hamabost kuadriletako eta 18 urtetik gorako jendea osatu behar du.

Kandidatura bakoitzak Lehendakari bat, lehendakariorde bat,  idazkari bat, diruzain bat eta gutxienez bokal batekin agertu behar dira.

Kandidaturak POSTA-KUTXA 84, 48970 BASAURI ra bidali behar da, otsailaren 14a da azken eguna aurkezteko, 19:30 ak baino lehen.

Herriko Taldeak osatzen duen bi kuadrila abalatu behar dute aurkeztutako kandidatura.

Otsailaren 14an, 19:30 etan izango da hautaketa Herriko Taldeak-en lokalean.

Lotería

Hurrengo egunetan ordainduko da:

  • Urtarrilaren larunbata guztiak
  • Otsailako  2, 16 y 23 an
  • Martxoaren 23an

17:00tik 18:00tara Udalgunean.

Oharra: Bakarrik Basajako jendea ordaintzen du.

Kuotak

Jadanik, BBK erabiliz apuntatzeko aukera daukazue, BBK:
2095 0097 40 91 05428363

Kuotak:

  • 0 urtetik 9 urte arte barne: 5 €. Aita edo ama apuntatzen badira, umea doan
  • 10 urtetik 17 urte arte barne: 10 €
  • 17 urtetik gorakoak 18 €
  • Herri Bazkaria: 10 €
  • Karparamartxo: 6 €

Aurten kamiseta unisex neurriak 3/4tik (umeak) xxlra (nagusiak) salduko dira: 9 €
Basozelai Gizarte Etxea-n eros ditzakete urriaren 1etik - 5era izena emateko egunetan

Izen, abizenak, bazkaria eta/edo karparamartxo (ej: izena-abizena-baz-karpa) eman eta ziurtagiria eskatu, URRIAREN 1-ETIK - 5-ERA arte (arratsaldeko 19:00-etatik 21:00-era) Basozelai Gizarte Etxea-n egongo gara txartelak banatzen eta apuntatzen Trasferentziaren bitartez ez baduzue egiten. (Dena den kartelak ere ipiniko ditugu).

Herri bazkarira joan nahi duena, hobe hasierako egunetan badoa, horrela, Herriko Taldeak-eri gutxi gora behera, zenbat garen esan ahalko diegu erreserba egiteko.

Norbait prest baldin badago apuntatzen laguntzeko bidali mezu bat helbide elektroniko honetara: basajaunak92@gmail.com esanez noiz zein orduetatik zein orduetara eta jakina nor zaren.